Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Legution izandako istripuan

Gaueko 22:10ak aldera, bi ibilgailuk talka egin dute, eta hainbat lagun harrapatuta geratu dira. Horietako bat hil egin da, eta beste bi zauritu dira.
Istripua Legution. Argazkia: @Bomberos_VG
Istripua Legution. Argazkia: @Bomberos_VG

Pertsona bat hil da gaur gauean N-240 errepidean, Legution, izan den zirkulazio istripuan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gaueko 22:10 inguruan, bi ibilgailuk talka egin dute, eta hainbat lagun harrapatuta geratu dira. Horietako bat hil egin da, eta beste bi zauritu dira.

Ezbeharraren ondorioz, N-240 errepidea itxi egin dute Legution.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X