Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zaparrada trumoitsuak izango dira ekialdean bereziki astearen hasieran

Gainera, beroari eutsiko diogu, eta goizalde oso epelak espero ditugu, hego-haizeak bultzatuta. Egunean zehar 30º-tik gora ibiliko gara denetan. Asteazkenetik aurrera euri txikia oraindik botako du, eta giroa freskatuko da.
Euria Orion. Argazkia: Jabier Landa
Euria Orion. Argazkia: Jabier Landa

Euri kontuekin hasiko dugu astea, ETB Mediako Meteorologia Zerbitzuak aditzera eman duenez. Aipagarriena beroa izango da, izan ere, hego-haizearen ondorioz, gaurko eta biharko goizaldeak oso epelak izango dira, eta 25º-ren bueltan ibiliko dira, esaterako, Gipuzkoan. Egunean zehar sargoriari eutsiko diogu, eta 30º-tik gorako tenperaturak espero dira lurralde guztietan.

Beroaren eraginez, ekaitz trumoitsuak garatuko dira, eta zaparradak han-hemenka bota dezake astelehenean eta asteartean. Hori horrela, euria espero da han-hemenka, baina batez ere ekialdean eta Pirinioetan. Han gogotik bota dezake. Gainerakoan ere zaparradaren bat espero da, baina ez  du hainbeste botako.

Astelehen honetan, gainera, baso-suteen arriskuagatik abisu horia ezarriko dute EAEn, iragarrita dauden tenperatura altuengatik.

Asteazken arratsaldetik aurrera, berriz, iparraldetik sartuko da haizea, eta horrek termometroaren gorakada baretuko du. Euri txikia egin dezake, baina ostegunean ere, eta ostiralean, ordea, ateri egingo du, eguraldiaren joeraren arabera.

Eguraldiaren iragarpenari buruzko informazioa, eskura uneoro, eitb.eus atarian. Anima zaitez zure argazkiak bidaltzera.  

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X