Klima-aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

The Climate Groupek Euskadi aukeratu du emisioak satelite bidez neurtzeko proiektu baterako

Satelite irudiak eta gas emisioak irudietan identifikatzeko gai den "machine learning" (adimen artifiziala) teknologia erabiliz, STARRS nazioarteko proiektu pilotuak, besteak beste, karbono dioxidoaren emisioak sektore guztietan neurtuko ditu, baita petroliotik datorren metanoarenak ere.
Arantxa Tapia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Satelite bidez emisioak neurtzeko nazioarteko proiektu baterako hautatua izan da Euskadi

Euskadi aukeratu du The Climate Groupek, Klima Aldaketaren aurkako Munduko Sareak, satelite bidezko emisioak neurtzeko nazioarteko proiektu baterako: STARRS. Lehen emaitzak 2023rako aurreikusi ditu Jaurlaritzak.

Eusko Jaurlaritzak aurreratu duenez, satelite irudiak eta gas emisioak irudietan identifikatzeko gai den machine learning teknologia erabiliz, STARRS nazioarteko proiektu pilotuak honako emisio hauek neurtuko ditu, besteak beste: karbono dioxidoarenak sektore guztietan, petroliotik datorren metanoarenak eta ongarri sintetikoetatik datorren gasarenak eta oxido nitrosoarenak.

Euskadi Under2 koalizioaren kide liderra da (The Climate Group koalizio horren idazkaritza da), eta ekimen honetan parte hartzen duten sei eskualdeetako bat da. Beste bostak hauek dira: Abruzzo (Italia), Jalisco (Mexiko), Pernambuco (Brasil), Querétaro (Mexiko) eta Lurmutur Mendebaldea (Hegoafrika).

Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak nabarmendu du Euskadi ekimen honen parte izateak aukera ematen duela Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Ihobek, eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) urtero argitaratzen duten Berotegi Efektuko Gasen Euskadiko Inbentarioa osatzen duten datuak leuntzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X