Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oinezko bat hil da Caparroson, ibilgailu batek harrapatuta

Ezbeharra 20:30 aldera gertatu da NA-128 errepidean.
18:00 - 20:00
Oinezko bat hil da auto batek harrapatuta NA-128 errepidean, Caparroson

Oinezko bat hil da Caparroson, NA-128 errepidean, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 20:30 aldera gertatu da, aipatutako errepidearen 14,1 kilometroaren parean.

Nafarroako suhiltzaileak, Caparrosoko mediku taldea, anbulantzia medikalizatu bat eta foruzainak bertaratu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X