Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru lagun atxilotu dituzte marihuana plantazio batekin lotuta, Bortzirietan

Dron baten laguntzarekin atzeman zituzten 94 landareen jabeak uzta biltzen ari zirenean.
Bortzirietan atzemandako landaketa. Argazkia: Foruzaingoa
Bortzirietan atzemandako landaketa. Argazkia: Foruzaingoa

Foruzaingoak 24, 29 eta 41 urteko hiru pertsona atxilotu ditu Bortzirietan droga landatzea edo egitea leporatuta, 94 marihuana landare atzeman ostean.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, landareen usaina atzeman zuten utzitako baserri batean, eta sasien atzean 94 marihuana landare handiko plantazio bat aurkitu zuten. Bertan zeuden, era berean, landaketarako erabiltzen diren tresnak.

Hala, dron baten laguntzarekin, plantazioaren arduradunak harrapatu zituzten lanean, eta alde egitera zihoazenean atxilotu zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X