Basurtuko Ospitalean haurtxoa bahitu duen emakumea Deustuko ertzain-etxean, epailearen esku uzteko zain
Basurtuko Ospitalean haurtxo bat bahitu duen emakumea atxilotu dute Zorrotzan (Bilbo). Atxiloketa 10:45ak aldera izan da eta une honetan Deustuko polizia-etxean dago, epailearen aurrera noiz pasako zain. Ustezko egilea 24 urteko emakume bat da.
Atxilotua osasun-zentro batera eraman behar izan dute une batez, laguntza jasotzeko, Ertzaintzari gaizki zegoela esan ondoren.
Atxilotuaren etxetik Ertzaintzak haur objektu ugari atera ditu gaur arratsaldean, hala nola, sehaska tolesgarri bat edo kulunka bat. Antza denez, haurdun zegoenaren itxurak egin ditu bere ingurukoen aurrean.
Haurra Santutxuko etxebizitza bateko lanpasean utzi aurretik, argazkiak egin dizkio sehaska batean, eta lagunei bidali dizkie umea izan duela esanez.
Hala baieztatu du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, eta zehaztu du atxiloketaren unean ustezko egilea lagun batekin zegoela, urduri. Herritarrei eskerrak eman ondotik laguntzagatik eta Ertzaintzaren lana azpimarratu eta gero, sailburuak esan du orain gisa honetako ikerketetan egin ohi den protokoloa jarraituko dela martxan.
Gaineratu duenez, emakumeak ez du aurrekari penalik, eta gaur goizean egin duen moduan, atxiloketaren ondoren ere berretsi du emakumea beste haurtxo batzuk bahitzen ahalegindu zela bart: "Emakumea erietxean aurrera eta atzera ibili da, eta hainbat ate ireki ditu. Seguruenik beste saiakera batzuk egin ditu", esan du. Horregatik, uste du, emakumearen asmoa ez zela ume zehatz hori bahitzea.
Egilea 21:00ak aldera sartu zen ospitalera eta, osasun langileen plantan jantzita, ginekologiako unitateko haurtxo bat bahitu, eta handik ihes egin zuen. Ospitaleko segurtasun kameren grabazioan ikusi zuten emakumea azkenekoz asteazkenean 23:00ak aldera. Segurtasun Saila, orduan, ustezko bahitzailearen bila hasi zen. Irudiak zabaldu zituen eta herritarrei laguntza eskatu zien.
Gau osoa gurasoengandik bananduta egon ondotik, jaioberria gaur goizean aurkitu dute Bilboko Santutxu auzoko etxebizitza batean, onik eta salbu. Sailburuak adierazi duenez, bahitzaileak etxebizitza horretako felpoderoan utzi du haurra, txirrina jo du eta ihes egin du. Etxe horretan bizi den emakumeak eman du aurkikuntzaren berri.
Alicia Lopez da bere izena, eta hunkituta kontatu du gaur goizean bere etxean bizi izan dutena.
Zuhaitz Barriuso, berriz, bahitutako haurra etxeko atean aurkitu duen emakumearen semea da. Esan du haurra aurkitu bezain laster bahitzailea identifikatzeko asmoz korrika atera dela, baina ez omen du ezer ikusterik lortu.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, bestalde, Basurtuko Ospitalean gertatutakoa kasu bakana dela esan du, eta "Basurtuko Ospitaleko eta Osakidetzako profesionalen talde osoaren babesa" helarazi dio umetxoaren familiari.
Gaur arratsaldean, Osakidetzako Pazientearen Segurtasuneko Talde Korporatiboaren bilera izan da. Batzarrean, gertakariaren behin behineko azterketa egin dute.
Osakidetzak ohar batean azaldu duenez, "ohiko joerari jarraituko dion analisiak ikasteko balio behar du, gertakari horiek berriro gertatzeko probabilitatea murrizteko".
Ildo horretan, gertatutakoa "lehen eskutik partekatzeko, ikasteko eta zertan hobetu daitekeen ikusteko asmoz", Haurdunaldia, Erditzea eta Erdiberriaroa laguntza-prozesuko segurtasuneko erreferenteen talde multidiziplinarra deitu dute ostiralerako.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, talde feministek deituta
2026an bi dira jada Euskal Herrian hildako emakumeak, eta horrek agerian uzten du, euren ustez, indarkeria matxistak jarraitzen duela gizarteko gaitz nagusietakoa izaten. Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadora (Basauriko Emakume Elkarte eta Elkarte Feministen Federazioa) talde feministek deitu dute elkarretaratzea.
Itzurun hondartza, mikroplastikoz beteta
Azken egunotako denboraleen ondorioz, mikroplastikoz beteta agertu zen atzo Zumaiako Itzurun hondartza. Naiara Malave Euskal Kostaldeko Geoparkean lan egiten duten Begi Bistan-eko kideak azpimarratu du arazoa mundu mailakoa dela, eta azken hamarkadetako plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioetako bat.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. EITBk galdetutako ikerketaren iturrien arabera, atxilotuak askotan urratzen zuen urruntze agindu bat zegoen.
Asier Iragorri, Basauriko alkatea: "Gaur egun ere entzuten dira indarkeria matxista existitzen ez dela dioten diskurtsoak"
Basauriko alkateak "irmo" gaitzetsi du udalerrian gertatutako hilketa matxista, eta deitoratu du oraindik ere herritarren artean diskurtsoak entzuten ari direla indarkeria matxista "ez dela existitzen" edo arazoari garrantzia kentzen diotela esanez. Horregatik, uste du arlo guztietatik lan egin behar dela gaiari heldu ahal izateko.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.