Albiste da
Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trapagaranen desagertutako 82 urteko gizonaren bila jarraitzen dute

Joan den asteazken goizean desagertu zen, eta orain, herrigunean jarri dituzte hura bilatzeko indarrak. Gizonak 1,85 metroko altuera du, gorpuzkera normala, eta ilezuria eta herrena da.
Trapagaranen (Bizkaia) desagertutako gizona. Irudia: Vost Euskadi
Trapagaranen (Bizkaia) desagertutako gizona. Irudia: Vost Euskadi

Larrialdi zerbitzuek 82 urteko gizonezko baten bila jarraitzen dute Trapagaranen (Bizkaia) atzo arratsaldetik, eta orain, herrigunean jarri dituzte indarrak.

Gizonak 1,85 metroko altuera, gorpuzkera normala eta makala du, eta ilezuria eta herrena da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Joan den asteazken goizean desagertu zen, Trapagaranen, eta ostegun arratsaldean, bilaketa-operatibo bat ezarri zuten Argalario mendiaren inguruan, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zuzendaritzako teknikariek koordinatuta.

Hainbat baliabide parte hartzen ari dira, besteak beste, Sestaoko ertzain etxeko patruilak.

Orain, herriko segurtasun kameren informazioa eta lekukotzak jasotzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X