Euskal Autonomia Erkidegoak 6.682 biztanle galdu ditu urtebetean, 2021etik 2022ra
Euskal Autonomia Erkidegoan 2.186.517 biztanle zeuden 2022ko urtarrilaren 1ean, 2021ean baino 6.682 gutxiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur goizean zabaldutako datuen arabera. Iaz hasitako joera mantentzen da, orduan jaitsiera 6.512 pertsonakoa izan zen 2020. urtearekin alderatuta.
Beherakadarik handiena Bizkaian (-4.914) izan da, Gipuzkoaren aurretik (-2.271) eta Araba da biztanleria hazi den lurralde bakarra (+503). Bizkaiak 1.139.209 biztanle ditu, Gipuzkoak, 716.616, eta Arabak, 330.692.
EAEko hiru hiriburuen artean, Gasteiz da biztanle igoera izan duen bakarra (273 gehiago). Donostiak 319 biztanle galdu ditu eta Bilbok, ostera, 2.207. Azken 20 urteetako joerari erreparatuz gero, Bilbon 6.162 pertsona gutxiago dira; Donostian, 2.585 gehiago; eta Gasteizen, 31.180 gehiago.
Gainerako udalerriei dagokienez, erdiek baino gehiagok biztanleak galdu dituzte azken urtean. Termino absolutuetan beherakada handiena izan duen udalerria Getxo da (-690), baina ehunekoak aintzat hartuta, ostera, Izurtza (% 11,4).
2002 eta 2022 bitartean, Portugalete, Getxo, Sestao, Basauri eta Santurtzi (Bilbo Handia) izan ziren biztanle gehien galdu zuten udalerriak, 20.194 pertsona galdu baitzituzten guztira. Bizkaian, Ondarroak, eta, Gipuzkoan, Arrasatek eta Eibarrek 1.000 biztanletik gorako jaitsierak izan zituzten.
Azken 20 urteetan, Bilbo Handia izan da biztanleria-galera handiena izan duen eskualdea (8.881 pertsona), eta hazkunderik handienak Arabako Lautadan (36.223 biztanle gehiago), Donostialdean (14.916 biztanle gehiago) eta Plentzia-Mungian (13.099 biztanle gehiago) izan dira (% 28,2ko hazkundea izan du 20 urte horietan).
Zure interesekoa izan daiteke
Gabonetako Loteriak 2.772 milioi euro banatuko ditu aurten saritan
Behin-behineko datuen arabera, EAEn 87,43 eurokoa da biztanleko batez besteko gastua; Nafarroan, aldiz, 58,62 eurokoa. Ikusteke dago Hego Euskal Herriak zortea alde duen, duela bi urte bezala. 2025eko zozketa 09:00etan hasiko da eta ORAIN albiste zerbitzu digitalak zuzenean jarraituko du.
Bi pertsona zauritu eta ilarak sortu dira A-1 autobian, Agurainen, istripu bat tarteko
Kamioi batek eta auto batek talka egin dute, Irungo noranzkoan. Zaurituetako bat Txagorritxu Ospitalera eraman dute.
Emakume baten gorpua agertu da Barakaldoko etxebizitza batean
Emakumearen senideek Ertzaintzari jakinarazi diotenez, konorterik gabe aurkitu dute bere etxean goizean. Bertaratu ostean, heriotza baieztatu eta ikerketa abiatu du Ertzaintzak gertatua argitzeko.
Euria gorabehera, giro ederrarekin ari dira ospatzen San Tomas Bilbon eta Donostian
Negu giroa nagusitu da, baina horrek ez ditu bisitariak kikildu, eta milaka pertsona dabiltza hara eta hona Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan barrena.
Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du, mendateen egoera bertatik behera jarraitzeko
Jarraipen eta informazio fasea martxan jarrita, elurra kentzeko 215 makina, ibilgailu astunak erretiratzeko 7 garabi eta 130 laguntza-ibilgailu izango dira behar denerako prest.
Milaka lagun Bilboko San Tomas azokan
Euriak eta neguko giroak ez ditu herritarrak kikildu eta milaka lagun gerturatu da Areatzara azoka bereziaz gozatzera.
Gaur goizaldean Bilbon izan den tiroketa bat ikertzen ari da Ertzaintza
Gaueko aisialdirako lokal baten inguruan izan da, eta tiroen egilea bilatzen ari dira.
Jende asko Donostian San Tomas eguneko ferian, goizeko aterrunea aprobetxatuz
Talogileak etengabe ari dira lanean goizean goizetik, eta bertako produktuen saltokiek ere aukera paregabea eskaintzen dute gabonen atariko jai honetan sabelak gozatzeko.
A-1 errepidea itxita egongo da hainbat egunez Iruraiz-Gaunan, Irungo noranzkoan, kamioi batek su hartu ondoren
Suteak kalteak eragin zituen asfaltoan, eta konpondu egin behar dute. Trafikoa A-3100 errepidetik bideratzen ari dira, Agurainera iritsi baino lehentxeago atzera autobian sartzeko.
Harrera jendetsua egin diete Baionan Olentzerori eta Mari Domingiri
Ohiturari jarraikiz, Errobi ibaian barrena traineruz heldu dira Lapurdiko hiriburura. Opariak ez ezik, euskara eta itxaropena ere ekarriko dituztela azpimarratu dute biek ala biek.