Hego Euskal Herriak ia 57.000 biztanle galdu ditu mende honetan
Euskal Autonomia Erkidegoko 57 udalerrik biztanleak galdu dituzte mendea hasi zenetik; 46.834, guztira.
2021eko urtarrilaren 1eko erroldan oinarrituta, biztanleriari buruzko azken datuak eman ditu Estatistikako Institutu Nazionalak. Horiek erakusten dutenez, Espainiako Estatuko 10 udalerritik seik (% 61,79) biztanleak galdu dituzte azken 20 urteetan.
Orotara, 5.000 udalerritan, duela bi hamarkada baino 1.129.471 pertsona gutxiago bizi dira, nahiz eta Estatuak denbora tarte horretan 6.268.265 bizilagun irabazi dituen.
Datuak erkidegoka eta probintziaka sailkatuta, EAEko 57 udalerritan egin du behera biztanleen kopuruak, eta, esan bezala, 46.834 biztanle gutxiago zenbatu dituzte udalerri horietan: 1.668 Araban (16 udalerritan), 39.616 Bizkaian (27 udalerritan, tartean, Bilbon) eta 5.530 Gipuzkoan (14 udalerritan).
Bestalde, Nafarroako 141 udalerritan mende hasieran baino jende gutxiago bizi dira gaur egun; 9.975 pertsona gutxiago, hain zuzen ere. 141 udalerri horietatik lauk, gainera, erdira jaitsi dute biztanle kopurua.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda