Suteak Bizkaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute bana piztu da Zugaztietan eta Berangon

Peñas Negras inguruan (Zugaztieta) 04:00etan piztu dira garrak, eta lau parketako suhiltzaileak ari dira amatatzen.
Berangon piztutako sutea.
Berangon piztutako sutea. Argazkia: EITB Media

ZUZENEAN: Bizkaian piztutako suteen egoera

Sute bana piztu da Bizkaian azken orduetan, zehazki, Zugaztietan (Trapagaran) eta Berangon, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ertzaintzak jakinarazi dutenez.

Peñas Negras inguruko (Zugaztieta) suteari dagokionez, foru erakundeak jakinarazi du 04:00ak aldera hasi direla garrak, eta sutea "handia" dela. Lau parketako (Urioste, Iurreta, Derio eta Basauri) suhiltzaileak ari dira itzaltze lanetan, baita Basalango bi talde ere. Zazpi ur-kamioi eta hiru orotariko ibilgailu dituzte eskura.

Beste suteak, Berangokoak, Muinarrekolanda eta Martiartu arteko eremuari eragiten dio.

Hain justu, Bizkaia eta Gipuzkoa alerta laranjapean daude baso sute arriskuagatik; Araban abisu horia dute. Eusko Jaurlaritzak hainbat muga jarri ditu, besteak beste, barbakoak piztea eta uztondoak erretzea debekatu du igandera arte.

(Informazioa osatzeko lanean ari gara)

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X