TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Autobus eta auto baten arteko istripuaren ondorioz, A-8 autobidea itxi behar izan dute Elgoibarren

Istripuan lagun bat zauritu da. Sei kilometroko auto ilarak daude izan dira, baina une honetan ez dago arazorik eta bi erreiak zabalik ddaude

A-8 autobidea itxi dute Elgoibar parean, Bilborako noranzkoan, auto batek eta autobus batek talka egin ondotik, Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez. Sei kilometroko auto ilarak daude izan dira, baina une honetan ez dago arazorik eta bi erreiak zabalik ddaude

Ezbeharra 14:00ak aldera gertatu da, Bilborako noranzkoan, eta errepidea guztiz itxi beharra izan dute. Ondorioz, auto ilarak sortu dira. Ezbeharrean lagun bat zauritu da. Lehendabizi, errei bat zabaldu dute, eta ondoren biak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X