Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

14 pertsona etxetik irtenarazi dituzte Iruñean, etxebizitza-eraikin baten piztutako sute baten ondorioz

20221119114451_irunea-sutea_
18:00 - 20:00
14 pertsona etxetik irtenarazi dituzte Iruñean, etxebizitza-eraikin baten piztutako sute baten ondorioz
Paulino de Caballero kaleko eraikin baten jazo da ezbeharra. 14 pertsona etxetik irtenarazi behar izan dituzte, baina guztiak onik daude, eta ez dituzte ospitalera eraman behar izan. Sutearen ustezko egilea atxilotu du Foruzaingoak. Nafarroako Suhiltzaileek grabatutako bideoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X