IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Euskararen legeak 40 urte, beherapenak garraio publikoan eta Estatuko Aurrekontuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
pedro miguel etxenike
pedro miguel etxenike

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 24, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Euskararen legeak 40 urte: 40 urte bete ditu gaur Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legeak. Pedro Miguel Etxenike fisikaria Hezkuntza sailburua zen orduan, eta hura izan zen legearen ehule nagusienetako bat. Legeak izandako bilakaera positiboa nabarmendu du, baina argi du arauek bakarrik ez dutela euskara salbatuko.

- Beherapenak garraio publikoan: Eusko Legebiltzarrak gaur egingo duen osoko bilkuran, besteak beste, garraio publikoaren gaineko beherapenak izango dituzte hizpide. Beherapen horiek 2023an mantentzea aztertuko dute.

- Estatuko Aurrekontuak: Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartuko ditu gaur, gehiengo zabalarekin onartu ere, 200 zuzenketa baino gehiago onartu baitizkiote testuari. Behe Ganberak onartuta, lege proiektuak Senatuan jarraituko du bere izapidetzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X