BIOGRAFIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Benedikto XVI.a, Vatikanoa garbitzea lortu ez zuen aita santua

Aita santu gazteago batek Vatikanoaren azpijoko ilunak menperatzeko helburuz egin zion uko zereginari Joseph Ratzingerrek.
benedicto francisco
18:00 - 20:00
Benedikto XVI.ak teologiari zion maitasuna azpimarratu dute teologoek

Benedikto XVI.a 600 urtean zereginari uko egin zion lehen aita santua izan zen. Fisikoki eta psikologikoki nekatuta utzi zuen aitasantutza, Vatikanoa azken eskandaluek azaleratutako aginte-borroketatik garbitzeko indar nahikoa falta zitzaiolako.

Joseph Ratzinger (Bavaria, Alemania, 1927 – Vatikanoa 2022) Joan Paulo II.a hil eta gero izendatu zuten aita santu, 2005. urteko apirilaren 19an, XXI. mendeko lehen konklabean.

Aitasantutzara iritsi zenean, inkisidore eta ortodoxiaren zaintzaile ospea zuen. Izan ere, 23 urtez Fedearen Irakasbiderako Kongregazioaren (Inkisizio ohia) burua izan zen. Kargu horretan, zigor zorrotzak ezarri zizkien askapenaren teologia sustatzen zuten apaizei.

Dena dela, Benedikto XVI.ak jarrera adeitsua erakutsi zuen aita santu gisa, eta Vatikanoaren estoldak garbitzen saiatu zen, porrot egin bazuen ere. Ahalegin horren adibide, apaiz pederasten biktimei barkamena eskatu ziela (Joan Paulo II.a auzia ezkutatzen saiatu zen hainbat urtez), eta aita santu gazteago batek Vatikanoaren azpijokoak garbitzeko helburuz egin ziola uko zereginari.

Ratzingerren aitasantutza Vatileaks auzia (hainbat txosten sekretu ostu zituzten Vatikanoan) dela-eta ere gogoratuko du Historiak.

Hiru kardinalek auzia ikertu zuten, eta Vatikanoan sexu harremanak, agintea lortzeko borrokak eta iruzur fiskalak daudela azaleratu zuten.

La Repubblica egunkariaren arabera, aita santuak ikerketaren emaitzak ezagutu zituen egun berean erabaki zuen zereginari uko egitea, abenduaren 17an.

BIOGRAFÍA

Joseph Ratzinger Bavarian, Alemanian, jaio zen 1927. urteko apirilaren 16an.

1946tik 1951ra Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen Freisingeko eta Municheko unibertsitateetan.

Jarduera zientifiko biziarengatik, Alemaniako Gotzainen Biltzarrean eta Nazioarteko Batzorde Teologikoan kargu garrantzitsuak izan zituen.

Bonn, Munster, Tubingen eta Regensburg hirietako unibertsitateetako Teologia irakasle izan zen eta Vatikanoaren II.Kontzilioan Koloniako Frings kardinalaren laguntzailea izan zen.

1977. urtean, Municheko artzapezpiku izendatu zuen Pablo VI.ak, eta klaseak utzi behar izan zituen. Hilabete batzuk geroago, kardinal bilakatu zen. Joan Paulo I.a eta Joan Paulo II.a aita santuak izendatzeko kardinal batzarretan parte hartu zuen.

Frantzisko eta Benedikto XVI.a. Argazkia: Efe Frantzisko eta Benedikto XVI.a. Argazkia: Efe

Lan intelektual handia egin zuen, bereziki 80ko eta 90eko hamarkadetan, hainbat liburu kaleratuta. Bere teoriek elizako aurreratuenen kritikak eragin zituzten, baina Joan Paulo II.a aita santuaren konfiantza irabazi zuen. Azken horrek Fedearen Irakasbiderako Kongregazioaren prefektu izendatu zuen, eta, geroago, Velletri-Segniko kardinal-artzapezpiku.

Doctor honoris causa izendatu dute zortzi aldiz, besteak beste, Nafarroako Unibertsitatean, 1998an.

2005eko apirilaren 19an, Joseph Ratzinger aukeratu zuten Eliza katolikoko buru izateko, Joan Paulo II.a ordezkatzeko, hain zuzen ere.

Laugarren bozketan, Konklabearen bigarren egunean, hautatu zuten aita santu. Birritan atera zen ke beltza tximiniatik, eta azkenean, 17:50ean, ke zuria ikusi zuten San Petri plazan bildutakoek.

Izendapenak kritika ugari eragin zituen, profil neokontserbadorea zuelakoan. Vatikanoaren  II. Kontzilioaren aurretik Elizak zuen doktrina eta antolakuntzara bueltatu nahi izatea egotzi zioten. Batzuek iragarri zutenez, hainbat gaiekiko Elizaren jarrerak muturrera eramango zituen, besteak beste, abortuaren, homosexualitatearen, eutanasiaren eta antisorgailuen inguruan.

Kargua hartu eta hurrengo egunean lehen polemikari aurre egin behar izan zion; izan ere, Armadaren III. Reich-an parte hartu zuen. Aita santuaren "iragan naziak" hautsak harrotu zituen eta Ratzingerrek berak bere biografian esan zuen "bere belaunaldian ohikoa zela".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X