Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txirrindulari bat larri zauritu da Zarautzen, auto batek harrapatuta

Ertzaintzak jakitera eman duenez, istripua Zarauzko hirigunean jazo da, 09:00ak aldera. Txirrindularia Donostia Ospitalera eraman dute, zauri larriak zituela.

Txirrindulari bat larri zauritu da ostegunean Zarautzen, auto batek harrapatuta, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Istripua, zehaztu du iturriak, Zarauzko hirigunean jazo da, 09:00ak aldera. Txirrindularia Donostia Ospitalera eraman dute, zauri larriak zituela.

Azken orduetan, Gipuzkoan beste istripu bat ere izan da: ordubete lehenago, 08:00ak jota, Lezon, emakume bat larri zauritu da, beste auto batek harrapatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X