Berdintasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ongiz elkarteak jasoko du Emakunderen Berdintasun saria

Genero ezberdinen artean erabateko berdintasunean eta begirunean bizi gaitezkeela sinesten duen pertsona talde bat gisa definitzen da Ongiz.
Ongiz elkarteak jasoko du Emakunderen Berdintasun saria
Ongiz elkarteak jasoko du Emakunderen Berdintasun saria

Ongiz elkarteak jasoko du arten Emakunderen Berdintasun saria, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak prentsaurrekoan aurreratu duenez.

"Lanean jarraitu behar dugu gizonek berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren kontrako borrokan parte har dezaten", esan du Artolazabalek.

Hain zuzen ere, arrazoi horrengatik erabaki du Emakundek Ongiz saritzea, alegia, "gizonak sentsibilizatzen eta inplikatzen saiatzen direlako, bai eta emakumeak ahalduntzen ere". "Berdintasun ereduak behar ditugu, hurrengo belaunaldiek ere bide hori jarri dezaten", erantsi du.

Bestalde, Emakundeko zuzendari Miren Elgarresta pozik agertu da hartutako erabakiarekin, eta garrantzitsutzat jo du Ongizek bere ibilbidean egindako lana, kontuan izanda berdintasunaren defentsan eta indarkeriaren gaitzespenean emandako aurrerapausoak. "Oraindik ere berdintasun ezak bere aurpegirik gordinena erakusten badigu ere, gizonak geroz eta inplikatuago daude. Halere, lan handia dugu aurretik", azaldu du.

Sari honen bidez, epaimahaiak berdintasunaren alde lan egiten duten beste erakunde eta kolektibo batzuen lana baloratu nahi izan du, gizonen beharrezko inplikaziorik gabe berdintasuna ezinezkoa dela ulertuta.

Ongizen aldetik, Ester Molinerok eta Xabier Odriozolak hitz egin dute. Azaldu dutenez, "sari hau gaur egun gure elkartean parte hartzen dugun 120 emakume eta 85 gizonentzako da, batez ere taldeen 20 dinamizatzaile boluntarioentzat, denen artean gure sexismoa eta gizartearen sexismoa desprogramatzeko apustu argi eta aktiboa egiten dugulako". Haien hitzetan, "hasieratik gure helburua sistema patriarkala eta sexismoa gainditzea izan da, eta pertsona guztientzat berdintasunezkoa izango den gizarte bat bilatzea".

Ongiz gizon talde bakarrarekin hasi zen, eta, gaur egun, bederatzi gizon talde eta beste 10 emakume ditu elkarteak. Hamabostean behin biltzen dira Gasteizen eta Arabako beste herri batzuetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X