Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Foruzaingoak ostegunean Itzan hildako motorzalea ustez harrapatu zuen ibilgailua aurkitu du

Lehen zantzuen arabera, Irurtzungo motorzalea errepidetik atera ondoren harrapatu egin zuten, eta gidariak ihes egin zuen. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Fallece un motorista en un accidente registrado en la N-240. Foto: Policía Foral
Fallece un motorista en un accidente registrado en la N-240. Foto: Policía Foral

Foruzaingoak berri eman duenez, "gertakarien lekuan jasotako arrastoen eta Atestatuen Brigadaren ikerketari esker," atzo Itza parean izandako ezbeharrean inplikatutako ibilgailu bat aurkitu dute. Istripu horretan Irurtzungo 58 urteko gizon bat hil zen. 

Foruzaingoak eskerrak eman dizkie herritarrei bide-ezbeharrari buruz emandako informazioagatik, bai sektoreko enpresa espezialistei, bildutako hondakinetatik lortutako datuengatik.

Aipatutako ibilgailua Belosoko Foruzaingoaren polizia-etxera eraman dute, Polizia Zientifikoaren Atalak ikerketak egin ditzan. Atestatuen Brigadak bide-ezbeharra ikertzen jarraitzen du, ondoren eginbideak dagokion epaitegiari emateko.

Istripua ostegun goizean gertatu zen, N-240 errepidean, Itza parean (Nafarroa). Motozikleta bat bidetik atera zen, eta gidaria, 58 urteko irurtzundarra, hil egin zen. Foruzaingoaren zantzuen arabera, ibilgailu batek motozalea harrapatu zuen hura errepidetik atera ondoren eta ihesari eman zion. 

Nafarroako Foruzaingoak adierazi duenez, azken urteetan "ugaritu egin dira bide-ezbeharretan duten inplikazioari aurre egitea saihesten duten kasuak, bai ihes eginez edo ikerketa errazteko beharrezko informazioa ez emanez", eta gogorarazi du jokabide horiek "ondorio penalak" eta kasu batzuetan "salaketa administratiboak" dituztela "sorospena emateko betebeharra ez bete edo lekua uzteagatik". 

LAB sindikatuak ohar baten bidez salatu zuenez, in itinere istripua izan zen, motorzalea lanerako bidean zegoelako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X