Danborrada
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euriak ez du danbor-hotsa isiltzea lortu bi urteko geldialdiaren ondotik: Gora San Sebastian Eguna!

Azken orduetan begirada guztiak eguraldian jarrita izan badira ere, ez hotzak ez euriak ez dute danborrak eta upelak jotzeko gogoa gelditu, batez ere bi urteko geldialdi behartuaren ondotik. Inoizko danborradarik jendetsuena da aurtengoa.
Konstituzio Plaza festa, banderaren igoeran.
Konstituzio Plaza festa, banderaren igoeran. EFE

Danbor eta upel hotsak nagusi dira berriro ere San Sebastian Egunean. Azken orduetan begirada guztiak eguraldian jarrita izan badira ere, ez hotzak ez euriak ez dute danborrak eta upelak jotzeko gogoa gelditu, batez ere bi urteko geldialdi behartuaren ondotik.

00:00etan puntuan, Konstituzio Plazan ohikoa den Banderaren Igoerarekin eta Raimundo Sarriegiren martxaren doinuekin hasi da 2023ko Danborrada, donostiar askorentzat urteko egunik garrantzitsuena. Jaia bertatik bizitzerik ezin duenak aurten ere abagunea du Internet bidez zuzenean jarraitzeko, eitb.eus atarian.  

Elkarte gastronomikoetako bazkide hainbatek, eta familia askok, baina, ordu batzuk lehenago hasi dute jaia, San Sebastian bezperako afari tradizionalarekin.

Inoizko San Sebastian egunik jendetsuena da. Guztira 158 danborradak hartuko dute parte Gipuzkoako hiriburuko auzoetan zehar egingo diren danborradetan, horietako zazpi berriak. Danborrada mistoak % 94,30a izango dira; gizonezkoenak, berriz, % 5 dira. Emakumeek osatutako danborrada bakarra irtengo da.

Danborradetan parte hartuko duten 20.411 pertsonetatik, 9.181 emakumeak dira (% 45), eta 11 228 gizonak (% 55). 2020an 19 004 pertsonak parte hartu zuten, % 42,72 emakumeak eta % 57,28 gizonak.

Danborrada 2023 Danborrada 2023

Gaur egingo den Haur Danborradan, berriz, 41 eskolatako 4.731 haurrek desfilatuko dute Donostiako kaleetan zehar, Sarriegiko Martxaren doinuekin. Desfilea 12:00etan hasiko da Alderdi Ederretik. Euria eginez gero, haurren danborrada igandean egingo da, baina erabaki hori gaur bertan hartuko du Udalak.

Haur danborrada 2023 Haur danborrada 2023

Danbor hotsak beste herri batzuetan

San Sebastian eguna ez da Gipuzkoako hiriburuan bakarrik ospatzen. Azpeitiak, Lakuntzak eta Tafallak ere egun handiak dituzte aurretik, egitarau zabalarekin. Azpeitian helduen danborradarekin hasi da festa gauerdian.

Goizean, eguraldiak laguntzen badu bederen, haur danborrada egingo da. Berrikuntza gisa, Pantxoa eta Peioren "Batasuna" pieza jo dute da lehen aldiz danborradan.

Lakuntzan eta Tafallan ere ospakizunak dira, eta Lakuntzara zein Tafallara danborradak itzuliko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X