IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: San Sebastian Eguna, 2022ko langabezia datua eta NATOren goi-bilera Alemanian

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Donostia, atzo
Donostia, atzo. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 20, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- San Sebastián Eguna: Guztira, 20.411 pertsona parte hartzen ari dira San Sebastian Egunean. Inoizko jendetsuena da ostiral honetako hitzordua; izan ere, zazpi danborrada berri batu dira festara; orotara, beraz, 158.

- 2022ko langabezia datua: Eustat Euskal Estatistika Erakundeak 2022ko azken hiruhilekoari dagozkion langabezia datuak kaleratuko ditu gaur.

- NATOren goi-bilera Alemanian: Ramsteineko base militarrean goi-bilera abiatuko du NATO erakundeak, eta Alemaniak Leopard tankeak Ukrainara bidaliko dituen edo ez izango da hizketagai nagusia.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X