bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitza bat hustu dute Bilbon, sute baten ondorioz

Gertakaria Bilboko Alde Zaharreko Maria Muñoz kalean izan da.

Bilboko etxebizitza bat hustu behar izan dute larunbat honetan sute baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez.

Gertakaria arratsaldean izan da, Bilboko Alde Zaharreko Maria Muñoz kalean. Etxe bateko teilatuak su hartu du, eta bertako jabeak atera behar izan dituzte suhiltzaileek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X