IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: “Review: Aita Mari”ren estreinaldia, erasoa Algecirasen eta fase berria Ukrainako gerran

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
“Review: Aita Mari”ren aurrestreinaldia
“Review: Aita Mari”ren aurrestreinaldia

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- "Review: Aita Mari"ren estreinaldia: "Review: Aita Mari" EITBren YouTubeko kanalean estreinatuko da; 20:00etan euskaraz eta 20:45ean gazteleraz. Hortik aurrera, pieza guztiak ere estreinatuko dira, YouTuben bertan, eitb.eus/review webgunean eta EITB Nahieran plataforman.

- Erasoa Algecirasen: Auzitegi Nazionalak ikerbidea abiatu du terrorismo delitu bat egotzita, Algecirasen izandako gertakarien harira. Elizgizon bat hil eta beste lau pertsona zauritu dituzte, horietako bat larri.

- Fase berria Ukrainako gerran: Ukrainako gerra fase berri batean sartu da, Alemaniak eta Ameriketako Estatu Batuek Leopard 2 eta Abrams M1 tankeak, hurrenez hurren, bidaliko dituztela iragarri ostean. Zehazki, Alemaniako Indar Armatuen armategian agertzen diren 14 Leopard 2A6 entregatuko ditu Alemaniak, eta Joe Biden AEBko presidenteak iragarri du bere Administrazioak 31 Abrams M1 tanke bidaliko dituela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X