Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ermuan errepidea moztu dute dozenaka lagunek, Aldundiari saihesbidearen lanak bukatu ditzan eskatzeko

20230204172207_ermua_
18:00 - 20:00
Ermuan errepidea moztu dute dozenaka lagunek, Aldundiari saihesbidearen lanak bukatu ditzan eskatzeko
Salatu dutenez, duela zazpi urte amaituta egongo zela agindu zieten. Ekitaldia Ermuko Udalak berak antolatu du, eta Juan Carlos Abascal alkate sozialistak Bizkaiko Foru Aldundiari leporatu dio bere herria baztertzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X