Albiste da
ELUR DENBORALEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elurra Kontxako hondartzara iritsi da, 5 urteren ondoren

elurra, kontxa, denboralea, donostia
18:00 - 20:00
Elurra Kontxako hondartzara iritsi da, 5 urteren ondoren
Lehen elur malutak iritsi dira kostaldera. Kontxako badiara jende andana hurbildu da goizean hondartza zuriz estalita ikusteko. Iragarpenak dio arratsalde erdialdera arte elur gehiago eging duela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X