Gaixotasun arraroen 11.000 kasu baino gehiago atzeman dituzte EAEn eta Nafarroan
Euskal Osasun Zerbitzuak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak gaixotasun arraroen 11.000 kasu baino gehiago zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, kaleratutako azken datuen arabera.
Gaur da Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna. Oso kasu gutxi daudenez (biztanleen % 7ri eragiten diete), gizartearen zati handi batentzat oharkabean pasatzen dira eritasunok, eta otsailaren 28a baliatzen da kontzientzia handitzeko. Munduko Osasun Erakundearen arabera, 10.000 biztanleko bost pertsonak baino gutxiagok pairatzen dituzten gaitzak jotzen dira gaixotasun arrarotzat. Europar Batasunean, 30 milioi pertsonak dute eritasun arrarotzat jotzen den gaitzen bat. Batez beste, lau urte behar izaten ditu gaixoak diagnostiko bat lortzeko.
EAEko Gaixotasun Arraroen Erregistroaren arabera (RER-GAE, 2015etik 2021eko abendura arteko datuak), Osakidetzak 9.005 kasu ditu identifikatuta, 8.914 gaixoren artean. Guztira, 1.000 gaitz arraro atzeman ditu. Osasun Ministerioak gutxienez 22 gaixotasun mota erregistratzeko agindua eman zuen, baina EAEk atzemandako guztiak erregistratzen ditu. Dena dela, prebalentzia oso ezberdina da: 444 gaixotasunetan kasu bakarra atzeman dute.
EAEn, 10.000 biztanleko 36koa da erregistro tasa. Araban eta Bizkaian, hortik apur bat behera dago (34 kasu), eta Gipuzkoan, aldiz, gorago (38).
Gaitz arraro bat duten gaixoen % 16k 15 urte baino gutxiago dituzte (adin pediatrikoa). Sexuaren arabera, tasa antzekoa da (% 50,1 emakumezkoak dira eta % 49,9 gizonezkoak). Halaber, desberdintasun handiak ikus daitezke gaixotasun jakin batzuek sexuaren arabera duten intzidentziari dagokionez. Andrazkoen artean, behazun-kolangitisa eta hepatitis autoimmune primarioa daude ohikoenen artean, eta gizonezkoen artean, A hemofilia eta X hauskorraren sindromea.
Nafarroan, Gaixotasun Arraroen Biztanleria Erregistroak (RERNA, 2013tik) 2.300 kasu eta 73 gaixotasun mota ditu identifikatuta. Osasunbideak ez ditu datuak xehe ematen, adinaren edota sexuaren arabera sailkatuta.
Gaixotasun arraro ohikoenak
Euskal Autonomia Erkidegoan, gaixotasun neurologiko arraroak eta enbriogenesian zehar izandako garapen-akats arraroak dira kasu gehien dituzten kategoriak. Esan bezala, gizonen artean hauek dira sarrien ematen diren gaixotasunak: Steinerten distrofia miotonikoa (191 kasu), 1. motako neurofibromatosia (166), erretinosi pigmentarioa (154) eta biriketako fibrosi idiopatikoa (151); emakumeen artean, bestalde, honakoak: behazun-kolangitis primarioa (210 kasu), Steinerten distrofia miotonikoa (193), 1. motako neurofibromatosia (190) eta erretinosi pigmentarioa (183).
Nafarroan, honakoak ageri dira: Steinerten distrofia miotonikoa (329 kasu), Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (284), A hemofilia (72), Huntingtonen gaixotasuna (62) edota Rendu-Oslerren gaixotasuna (55). Kontrara, aipagarria da Gaucherren gaixotasunaren kasu bakar bat ere ez dagoela Foru Erkidegoan (Espainiako Estatuan badaude kasuak).
Zure interesekoa izan daiteke
Teruelgo aireportua hegazkinez beteta dago, ezin direlako Ekialde Hurbilera itzuli gerraren ondorioz
Ostiral honetan 10 hegazkin komertzial lurreratu dira, gehienak Qatar Airlines konpainiakoak. Teruelgo aireportua 140 hegazkinen aparkaleku izan zen pandemian.
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.