Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunbideko Erizaintzako eta Fisioterapiako grebak irtenbideak eskatu ditu lan karga handiaren aurrean

Osasun Departamentuaren arabera, jarraipena % 5ekoa izan da. Gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak direla eta profesional askok ezin dutela greba egin salatu du Satsek.
Greba Osasunbidean.
Greba Osasunbidean. ETIBren bideo bateko irudia

Nafarroako osasun publikoko Erizaintza eta Fisioterapia sektoreak mobilizazio eguna du gaurkoa, "nazkatuta" daudela adierazteko eta irtenbideak eskatzeko "lan karga handiaren aurrean, bereziki Lehen Arretan", eta "sistema osoan dagoen alde bidegabearen aurrean, jada egiturazkoa". Osasunbideko 4.000 profesional inguru daude lanuztera deituta.

Goizeko txandako profesionalen % 5,15ek greba egin dute, Osasun Departamentuaren arabera. Satsek deitutako elkarretaratzean Idoia Valencia ordezkariak esan duenez, gutxieneko zerbitzuak "gehiegizkoak" dira, eta "profesional askok grebarekin bat egitea eragozten ari dira".

"Badakigu Administrazioa zerbitzuak eta zentroak indartzen ari dela, baita erizainek eta fisioek greba kartelen bidez iragartzea eragotzi ere. Satsetik eskerrak ematen dizkiegu ekintza horiek beste bide batzuen bitartez babesten dituztenei. Greba deialdia kudeaketa administratiboak urteetan zehar izan duen porrota baino ez da", gaineratu du.

Grebaren erreklamazioei dagokienez, sindikatuak eskatu du "familia bizitza bateragarri egiteko beharrezkoak diren baimenak emateko, bajak eta absentismoak % 100ean ordezkatzeko, ratio egokiak egoteko eta langile kopurua egokitzeko zerbitzuen arabera".

Era berean, Lehen Arretan "ia dena sar daitekeen hondamendi kutxa" gisa erabiltzeari uzteko eskatzen dute, alde bidegabeei amaiera emateko ordainsari osagarriak berdintzeko, erretiro aurreratua errazteko edo Funtzio Publikoan Bolonia Planaren araberako sailkapena ezartzeko, ikasketek "15 urte eman dituztelako gradu izaten".

Asteleheneko bileraren ondoren, ez dago bi aldeak berriz biltzeko datarik.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X