Animalien ongizatearen legea: Nola eragingo die maskotak dituztenei?
Animalien ongizatearen legeak aldaketa garrantzitsuak ekarriko ditu. Maskotak dituztenei zuzenean eragingo die, baita konpainiako animaliak saltzen dituzten dendei ere. Legeak beto guztiak gainditu ditu Senatuan, eta orain Kongresuaren behin betiko oniritziaren zain dago. Helburuen artean, animalien egoera fisiko eta mental ona zaintzea, euren "bizitzeko eta hiltzeko baldintzak" bermatzea eta tratu txarrak ekiditea da.
Animalien eskubideak eta ongizatea babesteko Legea aldaketa garrantzitsuenak, zalantzarik gabe, txakurrei dagozkienak dira, maskota ohikoena baita. Txakur bat eduki nahi duen orok "prestakuntza ikastaro" bat egin beharko du: online prestatu ahalko duen test moduko azterketa; albaitaritzaren kontsultan ere egin ahal izango du. Gainditzen duenak bizitza osoan izango du maskotak izateko baimena.
Azterketa hori ez da aldaketa bakarra izango, jabeek aseguru bat kontratatu beharko baitute, autoekin gertatzen den bezala. Erantzukizun zibileko aseguru hori, ordea, ez da hain berria izango EAEko biztanleentzat, bertan dagoeneko derrigorrezkoa baita. Normalean, etxeko aseguruarekin batera dator, baina aparte ere kontratatu daiteke.
Lehen, aseguru horiek "txakur arriskutsuentzat" besterik ez ziren. Etorkizuneko legearekin, ordea, ez da egongo arraza arriskutsurik (lehen zortzi ziren), eta soziabilitate test batek ezarriko du 10 kg-tik gorako txakur bakoitzaren jokabidea, eta, ondorioz, muturrekoa edo zaintza bereziren bat eraman beharko duten.
Etxean katuak dituztenentzat ere aldaketak izango dira. Hemendik aurrera, guztiek kirurgikoki esterilizatuta eta mikrotxip bidez identifikatuta egon beharko dute, sei hilabete bete baino lehen. Kumeak izatea nahi bada, jabea Konpainiako Animalien Hazleen Erregistroan inskribatu beharko da.
Legeak katuen koloniak ere aipatzen ditu. Horiek kontrolpean izateko, debekatuta egongo da katuak hiltzea; aitzitik, animalia horiek harrapatzea, esterilizatzea eta beren lekura itzultzearen alde egiten du legeak; batzuetan, beste leku batean birkokatuko dituzte animaliak, naturagune bat babestu nahi bada.
Edozein motatako animaliak hazi nahi dituzten pertsona guztiak egon beharko dira Estatuko erregistroan.
Debekatuta egongo da maskotak hiltzea, sufrimendua saihestu nahi denean izan ezik. Maskota ezin izango da bakarrik utzi hiru egun baino gehiago, edo egun oso bat txakurren kasuan. Salbuetsita geratuko dira lanerako txakurrak, artzainak bezala, mendian egun bat baino gehiago bakarrik ematen dituztenak, baina lokalizatuta egon beharko dute.
Baimenduta dauden konpainiako animalien zerrenda positibo bat egongo da. Legea onartu aurretik informazio faltsu batzuk zabaldu ziren arren, datozen hilabeteetan egingo da, batzorde zientifiko baten eskutik. "Pertsonen segurtasunerako, osasun publikorako eta ingurumenerako irizpideak" lehenetsiko dituzte zerrendan.
Animaliak merkaturatzen dituzten dendek aldaketa handiak ikusiko dituzte. Izan ere, ezingo dira txakurrak, katuak edo hudoak saldu, ezta helburu komertzialekin erakutsi ere. Erakusleihoak dagoeneko 2022ko euskal legeak kontrolatzen zituen. Orain, gainera, animalia horiek hazle erregistratuetatik bakarrik saldu ahal izango dira.
Aldaketa garrantzitsuak Zigor Kodean
Legearekin batera, erreformak aldaketak ekarriko ditu Zigor Kodean, filosofia berrira egokitzeko. Animalia ornodunei buruz hitz egiten da, eta ez bakarrik konpainiako animaliei buruz.
Hauek dira aurreikusitako zigorrak, animalia bat lesionatzean edo hiltzean. Testuak ez ditu kontuan izaten lesiorik egon ez daitezkeen egoerak. Beste elementu azpimarragarriak dira Zigor Kodean sartu diren astungarri berriak, besteak beste, tratu txarrak adingabe baten aurrean egitea edo bikotekide edo bikotekide ohi bati min egiteko helburuarekin egitea. Azken kasu hori indarkeria bikarioa litzateke.
Lege berriak dakartzan aldaketetatik, ordea, zenbait animalia salbuetsita geratu dira. Polemika gehien eragin duen kasua ehiza txakurrena izan da, PSOEk erregistratutako zuzenketa baten ondoren ez baitira arauan kontuan hartuko.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.