2023ko ordu aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udako ordutegian sartuko gara goizaldean: 02:00etan 03:00ak izango dira

Erlojua ordubete aurreratuko dugu gaurtik iganderako ordu txikietan, udako ordutegira moldatzeko. Ondorioz, ordubete beranduago izango dira egunsentia eta ilunabarra.
Erloju bat. Argazkia: Freepik
Erloju bat. Argazkia: Freepik

Gaurtik iganderako ordu txikietan ordua aldatu beharko da, udako ordutegira moldatzeko. Igande goizaldean, ordubete aurreratu beharko ditugu erlojuak, 02:00etan 03:00ak izango baitira. Ondorioz, egunsentia eta ilunabarra beranduago izango dira.

Europar Batasunak 2001ean ezarri zien derrigorrezko ordu aldaketa estatu kideei, aurrezteko helburuarekin. Geroago, 2018an, Europako Batzordeak ordu aldaketa bertan behera uztea onartu zuen, 4,6 milioi europarren % 84ren adostasunarekin.

2019an, Europako Parlamentuak erabakia berretsi eta urtebeteko epea ezarri zuen egitasmoa gauzatzeko. Ezinezkoa izan zenez, 2021era atzeratu zuten, baina, egun, EBko estatu kideek ordua aldatzen jarraitzen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X