Mendiko istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

50 urteko emakume bilbotar bat hil da Arrendondon, 50 metroko altueratik amilduta

Kantabriako Pico Lavalle inguruan ibilialdia egiten ari zen Bilboko beste hainbat txangozalerekin batera. Horietako zenbaitek laguntza psikosoziala behar izan dute.
Kantabriako Larrialdi zerbitzuen helikopteroa erreskatean. Argazkia: @112Cantabria
Kantabriako Larrialdi zerbitzuen helikopteroa erreskatean. Argazkia: @112Cantabria

50 urte inguruko emakume bilbotar bat hil da larunbat honetan Arredondoko (Kantabria) Pico Lavalle mendian 50 metroko altueratik behera erorita. Ibilialdia egiten ari zen Bilboko beste hainbat txangozalerekin batera. 

Larrialdietako helikopteroa biktimari laguntzera joan da, eta iritsi denean erreskatatzaileak mediku garabiarekin batera jaitsi dira, baina heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.

Ondoren, taldeko beste hiru pertsona erreskatatu dituzte, bi emakume eta gizon bat, laguntza psikosoziala behar zutenak. Ondorioz, Seve Ballesteros aireportura eraman dituzte eta Gurutze Gorriko Larrialdiei Berehala Erantzuteko Taldeak (ERIE) artatu ditu bertan. Hildakoaren txakurra ere erreskatatu dute.

Medikua inguruan geratu da gainerako taldekideei laguntzeko, eta haren bila itzuli da geroago helikopteroa. Guardia Zibilaren Mendiko Esku Hartzeko Erreskate Bereziko Taldearen (GREIM) helikopteroak egunean zehar berreskuratuko du, eskualdeko gobernuak jakinarazi duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X