tao
Gorde
Kendu nire zerrendatik

TAO zerbitzua indarrean sartu da Donostiako Loiola auzoan

Lehenengo egunetan "lan pedagogikoa" egiteko "informazioa" emango diete herritarrei, horretara ohitzen joan daitezen. Aieteko Melodi inguruan, 15 egun geroago hasiko da martxan.
TAO makina. EiTB Mediaren artxiboko argazkia.
TAO makina. EiTB Mediaren artxiboko argazkia.

Gaurtik, asteartea, Aparkaldi Arautuaren Zerbitzua (TAO) hasiko da martxan Donostiako Loiola auzoan. Lehen egunetan, "lan pedagogikoa" egiteko "informazioa" emango diete herritarrei, Eneko Goia alkateak jakitera eman duenez. Era berean, 15 egunen buruan, Aiete auzoko Melodi inguruan TAO zerbitzua ezartzeko lanean ari direla gehitu du.

Gauzak horrela, indarrean sartu da araututako aparkaleku-eremua Loiolara eta Melodira zabaltzen duen ordenantzaren aldaketa. Ondorioz, egun indarrean dagoen kontratua aldatzea beharrezkoa da, zerbitzua aipatutako eremuetara ere zabal dadin.

Gaur-gaurkoz, 323 egoiliar txartel erregistratu dira, eta, alkate donostiarrak adierazi duenez, "mila eskaera" izatea aurreikusten da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X