Uholdeak Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nola eska dezaket kalte-ordaina Aseguruen Konpentsazio Partzuergoan?

Asteburu honetan Nafarroako iparraldean uholdeak izan ondoren, kaltetutako ondasunengatik kalte-ordainak eskatzeko gida azkarra, jarraian.
EITB
EITB

Larunbatetik Nafarroako iparraldea astindu duten uholdeak igarota, kalteak zenbatzeko eguna izan da gaurkoa. Oraingoz, Nafarroako Gobernuak iragarri du asteazkenean onartuko duela Bera, Lesaka eta Arano hondamendi eremu izendatzeko eskaria.

Bitartean, kalteak jasan dituzten eta asegurua duten pertsonek zuzenean jo ahal izango dute Ekonomia Ministerioko Aseguruen Konpentsazio Partzuergora. Hala, ez da beharrezkoa izango udaletxera edo aseguru partikularrera jotzea.

Erakunde publikoa da, Espainiako Gobernuaren mendekoa, eta aseguru-etxe pribatuak ordezkatzen ditu hondamendiak gertatzen direnean. Fenomeno naturalak, ezohiko uholdeak tartean, aparteko arriskuen aseguruaren aplikazio eremuan sartzen dira.

Horretarako, bi bide daude harremanetarako:

- 900 222 665 doako zenbakia: kaltetua izan den ondasunaren datuak, aseguruaren poliza eta kaltetuaren datuak eman ostean, deia bukatu eta berehala, espedientearen zenbakia bidaliko digute SMS bidez.

- consorseguros.es webgunea: kalte-ordaina eskatzeko gida azkarra dugu bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X