ARRAZISMOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

18-21 urteko hiru pertsona atxilotu dituzte, Valentziaren zelaian Viniciusi egindako irain arrazistengatik

Atxilotuak espainiarrak dira, eta oinarrizko eskubideei eta askatasun publikoei lotutako delituak leporatzen dizkiete.
Vinicius futbol jokalaria Valentziaren aurkako igandeko partidan. Argazkia: EFE
Vinicius futbol jokalaria Valentziaren aurkako igandeko partidan. Argazkia: EFE

Polizia Nazionalak 18 eta 21 urte arteko hiru pertsona atxilotu ditu, Vinicius Real Madrileko futbol jokalariak Valentziaren zelaian igandean jasan zituen irain arrazisten harira. Hirurak aske utzi ditu poliziak, polizia-etxean deklaratu ostean.

Valentziako Erkidegoko Poliziaren Buruzagitzak ohar baten bidez zabaldutakoaren arabera, atxilotu guztiak espainiarrak dira, eta oinarrizko eskubideei eta askatasun publikoei  lotutako ustezko delitu bat egotzi diete.

Gaur goizean, Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkariak jakinarazi duenez, ustez irain arrazistak egin dituzten hiru pertsona identifikatu dituzte, baina oraindik estadioaren barruko eta kanpoko irudiak ikusten ari dira.

18 eta 21 urte bitarteko hiru pertsonak aske geratu dira, polizia-etxean deklaratu ostean. Hala eta guztiz ere, akusatuei ohartarazi zaie beharrezkoa dela egoitza judizialean agertzea, hala eskatzen zaienean.

Viniciusen panpina

Bestalde, gaur goizean lau gizon atxilotu dituzte Madrilen, urtarrilean Vinicius jokalariaren panpina bat Real Madrilen kirol hiritik gertu dagoen zubi batean eskegi zutelakoan. Atxilotutakoek 19, 21, 23 eta 24 urte dituzte, eta horietako hiru Frente Atletico talde ultrako kideak dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X