Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat zauritu da Eugin, baso-lanetan ari zela zuhaitz bat gainera erorita

Eguerdian izan da istripua Bordaxar inguruan. 50 urteko langilea Unibertsitate Ospitalera eraman dute pronostiko erreserbatuarekin.

50 urteko gizonezko bat zauritu da gaur eguerdian Eugin, baso-lanetan ari zela zuhaitz bat gainera erori zaionean. 

Larrialdi zerbitzuek 12:05ean jaso dute abisua eta suhiltzaileen helikopteroa, Foruzaingoa eta Bizi-euskarri Aurreratuko anbulantzia bat bertaratu dira. Helikopteroaren garabiarekin askatu dute gizona eta Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute politraumatismoekin eta pronostiko erreserbatuekin. 

Tentsio-altuko lineari eragin dio arbolaren erorketak, baina berehala konpondu dute arazoa. 

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X