Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Tourrerako atzera kontaketa, Nafarroako Gobernuaren negoziazioak eta klima aldaketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
tour francia frantzia donostia san sebastian grand depart efe
tour francia frantzia donostia san sebastian grand depart efe

Honako gai hauek hartuko dituzte hak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Tourrarerako atzera kontaketa: Larunbatean abiatuko da Bilbotik Frantziako Tourraren 110. edizioa. Lasterketa igaroko den herri eta hirietan azken prestaketak egiten ari dira.

- Nafarroako Gobernuaren negoziazioa: Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak gaur abiatuko du bilera sorta alderdi eta talde politikoekin, oraingoz datarik ez duen inbestidura bati begira, Gobernuko presidente izateko babes nahikorik duen hautagairik ba ote dagoen jakiteko. 

- Klima aldaketa: Espainiako Gobernuak klima aldaketaren aurrean izan duen jarrerari buruzko erabakia kaleratuko du gaur Auzitegi Gorenak. Gobernuz kanpoko hainbat erakundek salatu zuten Espainiako Gobernuak ez dituela hartu klima aldaketari aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X