IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Tourra, EAEn: balorazioa, Osasun Plana 2030 eta ekaineko langabezia datuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Frantziako Tourreko hirugarren etapa. Argazkia: EFE
Frantziako Tourreko hirugarren etapa. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 3, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Frantziako Tourra: Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak Frantziako Tourra EAEtik igaro den hiru etapen balorazioa egingo du, Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan.

- Osasun Plana 2030: Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Euskadiko Osasun Plana 2030 aurkeztuko du, gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan, Lehendakaritzan.

- Ekaineko langabezia datuak: Espainiako Lan Ministerioak langabeziari eta Gizarte Segurantzako afiliazioari buruzko ekaineko datuak aurkeztuko ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X