Garraio publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbo-Iruñea autobus lineako txartela % 44 merkeago izango da gaurtik aurrera

BAT, Barik eta Mugi txartelekin ordaintzen dutenek are gutxiago pagatuko dute (7,24 euro, 16 euro beharrean). Maiztasun gehiago jarriko dituzte, eta bidaia laburragoa izango da.

Bilbo eta Iruñea lotzen dituen autobus linearen txartela % 44 merkeago izango da gaurtik aurrera: orain arte 16,05 euro kostatzen zen, baina aurrerantzean 9,05 ordainduko dute erabiltzaileek. Are gehiago, BAT, Barik eta Mugi txartelarekin pagatzen dutenei merkeago aterako zaie (7,24 euro). Horrez gain, maiztasun gehiago izango ditu lineak: hiruna bidaia gehiago aste barruan eta igande eta jaiegunetan, eta bat larunbatean. 

Arabako Foru Aldundiak zerbitzuaren lizitazioa Cuadra Bus enpresari esleitzea ebatzi zuen (otsailean izan zen lizitazioa), eta horrek ekarri du merkatzea. Dena dela, sanferminen atarian jarri da martxan linea berria, autobus enpresak azaldu duenez. 

Bidaia denbora laburragoan egingo du autobusak, Altsasuko (Nafarroa) geltokiari eutsita. Gainera, zazpi autobus berri jarri dituzte, "erosoagoak, motor eraginkor dituztenak eta ingurumena gehiago errespetatzen dutenak". 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X