IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Sanferminetako txupinazoa, U23ko hauteskunde kanpaina eta BBK Live

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022ko sanferminetako txupinazoa. Artxiboko argazkia: EFE
2022ko sanferminetako txupinazoa. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 6, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Sanferminetako txupinazoa: Iruindarrak irrikaz daude gaur eguerdian zapi gorria lepoan jantzi eta bederatzi eguneko jaiei ongietorria emateko. AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak, eta abisu horia ezarri du Nafarroa erdialdean, euriagatik.

- U23ko hauteskunde kanpaina: Gauerdian hasiko da ofizialki uztailaren 23ko hauteskunde orokorretarako hauteskunde kanpaina, baina alderdi politiko gehienek arratsalde-iluntzean egingo dituzte lehen ekitaldiak.

- BBK Live: Gaur hasi eta larunbatera arte ospatuko da BBK Live musika jaialdiaren 17. edizioa, eta 100 talde eta artista baino gehiago izango dira bertan. Jaialdiaren eremua 17:00etatik 07:00etara egongo da zabalik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X