Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Normaltasuna nagusi jada AP-8an Errenterian, kamioi baten istripuaren ondorioz lau orduz itxita egon ostean

Goizaldeko 04:00etan kamioi bat gurutzatuta gelditu da eta autopista erabat itxita egon da lau orduz. Gi-20tik AP-8rako sarbidea ere moztuta egon da eta trafikoa Gi-636 errepidetik desbideratu dute. 09:00etan errepidea zabaldu dute eta, pixkanaka, trafikoa bere onera itzuli da.
istripua ap8
istripua ap8

Erabat zabaldu dute dagoeneko AP-8 autopista Errenteria eta Irun artean, lau orduz erabat itxita egon ostean eta, pixkanaka, trafikoa bere onera itzultzen joan da, AP-8an bertan ez ezik, baita inguruko errepideetan ere. Arazoak konponduta, normaltasuna da nagusi inguruetan. 

Izan ere, goizaldeko lauretan arbel xaflak zeramatzan kamioi batek ezkerreko hesia jo, labaindu eta gurutzatuta gelditu da.  Errenteria eta Irun artean, Baionarantz  erabat itxi behar izan dute autopista. 

Zama galtzeaz gain, erregaia isuri zaio autobidera eta ezinezkoa izan da puntu horretan aurrera egitea. 

Istripuaren ondorioz, AP-8a itxita egon da Molinao auzoan, Pasaia eta Errenteria artean. 

F1iCUAUXwAALcxI F1iCUAUXwAALcxI

Horrez gaiz, Gi-20tik AP-8rako sarbidea ere moztuta egon da 3. kilometrotik eta, AP-1etik, Astigarragatik iristen ziren autoak Oiartzunen aterarazten aritu dira.

Trafikoa Gi-636 errepidetik desbideratu dute, eta trafiko arazo handiak sortu dira Errenteria eta Oiartzun artean. 

Segurtasun Sailak azaldu duenez, hasieran, istripuaren ondorioz harrapatuta gelditu diren autoak bertatik atera ahal daitezen errei bat zabaldu dute. Zama erretiratu eta errepidea garbitzeko lanean aritu ostean, 09:00ak aldera errepidea erabat zabaldu ahal izan dute.  

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X