Bederatzi egun koman
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baionako bestetan jipoia jaso zuen 46 urteko gizona hil da

Hiru gizonek eraso egin zioten Baiona Ttipian uztailaren 26an, asteazkena, gauean. Biktima jipoitu egin zuten erasotzaileei aurpegiratu ondoren, bere etxe aurrean pixa egiteagatik.
Baionako bestak. Artxiboko irudia.
Baionako bestak. Artxiboko irudia.

Uztailaren 26an, asteazkena, Baiona Ttipian erasoa jasan zuen 46 urteko gizon bat hil egin da, ordutik koman egon ostean, France Bluek jakinarazi duenez.

Horrela, gizona ospitalean hil egin da jipoia jasan eta bederatzi egun geroago. Susmagarriak bilatzen ari dira oraindik.

Biktima hiru gizonek kolpatu zuten, bere etxe aurrean txiza egitea aurpegiratu ondoren. Gizona konorterik aurkitu zuten Kortsarioen kaian.

Erasotzaileetako batek kolpe handia eman zion biktimari buruan. Hiru erasotzaileek korrika ihes egin zuten Marsan kaletik, Polizia iritsi aurretik.

Biktima Baionan ospitaleratu zuten, larri. Gizonak garuneko odoljarioa zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X