Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ur Partzuergoak funtsezkoa ez den ur kontsumoa mugatzeko eskatu die Busturialdeko udalei euri falta dela eta

Nahitaezkoak ez diren jardueretan kontsumoa murrizteko neurriak eskatu dizkie erakundeak, besteak beste, kaleak garbitzean, lorategiak ureztatzean edo igerilekuak betetzean. Argudiatu duenez, eskualdeak ez dauka ura biltzeko azpiegiturarik eta baliabide propioen bidez hornitzen da.
Bermeo da kaltetutako udalerrietako bat.
Bermeo da kaltetutako udalerrietako bat. Argazkia: Gonzalo Elorza

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ura zentzuz erabiltzeko protokoloa aktibatu du Busturialdean, eta hala, funtsezkoa ez den ur kontsumoa mugatzeko eskatu die eskualdeko 16 udalei. Hau da, ezar ditzatela murrizketak igerileku pribatuak betetzeko, lorategiak eta baratzeak ureztatzeko edota kaleak garbitzeko. 

Ohar bidez azaldu duenez, azken egunotan izandako prezipitazioak gorabehera eta Zadorrako urtegia % 65ean egon arren, "eskualdeak ez dauka ura biltzeko azpiegiturarik, eta, beraz, nahitaezkoa da ibai, akuifero eta zundaketetan dagoen emaria zaintzea". Erakundearen arabera, Busturialdea hornitzen duten arroak "eskasia egoeran" daude. 

Murrizketak ezartzeko deia udalerri hauei egin die Partzuergoak: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Gernika-Lumo, Forua, Gautegiz Arteaga, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Murueta, Muxika eta Sukarrieta. Gainera, erantzukizuna eta inplikazioa eskatu die herritar guztiei "eremu pribatuan ura arrazionaltasunez erabiltzeko eta funtsezkoak ez diren jardueretan ur kontsumoak murrizteko".

Ur Partzuergoak gogorarazi du urte hasieran hartu zuela bere gain eskualdeko hornidura eta saneamenduaren kudeaketa. Harrezkero, horren hitzetan, hainbat jarduketa egin ditu eremuko sistemak hobetzeko eta sarean ihesak konpontzeko (20 milioi eurotik gorako inbertsioak egin ditu). Dena den, eremuan dauden "hornidura beharrak eskura dagoena baino handiagoak dira"

Aurtengo egoerak, baina, ez du iazkoarekin zerikusirik —lehorte larria egon zen 2022an—; izan ere, funtsezkoa ez zen ur kontsumoaren murrizketak uztailaren erdialdean aplikatu ziren, eta abuztuan edateko ura ontzi batean garraiatu behar izan zuten Bilboko Portutik, hornidura bermatzeko. Gainera, ur zerbitzuaren presioa nabarmen murriztu zuten gauez. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X