Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

La Manadaren talde bortxaketaren biktimak helegitea jarriko du kondenatu baten zigor murrizketaren aurka

Nafarroako Auzitegi Nagusiak urtebete murriztu dio kondena Angel Boza zigortuari. Esther Erice magistratuak boto partikularra eman du murrizketaren kontra. Horren hitzetan, "gertaeren larritasunari" erreparatu behar zaio. Argudio horri helduko dio biktimak.
Boza, artxiboko argazki batean.
Boza, artxiboko argazki batean. EFE

"Bai bakarrik da bai" legea aplikatuta, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak urtebete murriztu du —15 urtetik 14ra— La Manadako zigortuetako bati 2016ko sanferminetan taldean egindako sexu-erasoagatik Auzitegi Gorenak ezarritako kondena. Biktimak iragarri du helegitea aurkeztuko duela epai horren kontra.

Angel Bozaren zigorra murriztu dute. Bozaren defentsak Sexu Askatasunerako Berme Osorako Legea indarrean sartu eta berehala, iazko azaroan, zigorra berrikustea eskatu zuen. Akusazioek (fiskala, biktimaren defentsa eta herri akusazioak) kontra egin zuten, eta Nafarroako Lurralde Auzitegiak berak otsailean baztertu zuen eskaera. Ezezkoaren aurrean, Auzitegi Nagusira jo zuen zigortutakoak. Gaur jakinarazi dute, hain justu, horren inguruko ebazpena. 

Epaia ez da irmoa, eta Auzitegi Gorenean errekurtsoa aurkez daiteke horren kontra. Ebazpena ez dute aho batez hartu, eta epaileetako batek boto partikularra eman du murrizketaren kontra (beste biek, Salako presidenteak barne, alde egin dute). 

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Arlo Zibil eta Penaleko Salaren arabera, 15 urteko kondena gutxieneko zigorretik "gertu" zegoela onartu zuen Gorenak berak. Horren ildoan, gogorarazi du "Bai bakarrik da bai" legeak gutxieneko zigor hori "nabarmen" jaitsi zuela, eta legea presoarentzat "mesedegarriagoa" denez, hura aplikatu behar dela. 

Epaileek azaldu dutenez, 15 urteko kondenari eutsita, gutxieneko zigorretik urrunduko luke zigorra. Kondena ezarri zitzaionean gutxieneko zigorra baino 9 hilabete gehiago bete beharko lituzke, baina lege berria kontuan izanda, "gutxieneko zigorra baino bi urte gehiago" egin beharko lituzke. 

Boto partikularra

Esther Erice magistratuak boto partikularra eman du murrizketaren kontra. Horren hitzetan, "Auzitegi Gorenak esandakoaren arabera, berrikustean ezarri behar den zigorra ezin da bakarrik proportzionaltasun aritmetikoen irizpideen arabera zehaztu. Gainera, ezin da abstraktuan baloratu, modu zehatzean baizik, hots, elementu guztiak kontuan hartuta".

Azpimarratu duenez, aplikazio aritmetiko soila eginda ere ez dagokio murrizketarik: "Gutxieneko zigor berritik duen gertutasuna ez ezik, gertakarien larritasuna ere hartu behar da kontuan".

Errekurtsoa

2016ko sanferminetako talde bortxaketaren biktimak, bere aldetik, helegitea jarriko du Auzitegi Gorenean, magistratuek "gertakarien larritasuna kontuan hartu ez" dutela argudiatuta. Haren abokatuak, Teresa Hermidak, jakinarazi du "sakon" aztertu behar dutela gaur kaleratu den autoa, baina ziurrenik Erice magistratuaren boto partikularrean oinarrituko dutela defentsa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X