ZUBIETAKO ERRAUSTEGIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asensio ikertu egingo dute "ingurumenaren aurkako delitua" eta "dokumentuak faltsutzea" egotzita

Zubietako erraustegiaren kudeaketarekin lotuta, Ingurumen Fiskaltzak jarritako salaketa baten ondotik ari dira Gipuzkoako Jasangarritasuneko diputatua eta GHK erakundeko presidentea ikertzen. Bi delitu leporatzen dizkiote: "ingurumenaren aurkako delitua" eta "dokumentuak faltsutzea".
Asensio, artxiboko irudi batean
Asensio, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasuneko diputatua eta GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidentea ikertu egingo dute Zubietako erraustegiaren kudeaketari lotuta, GuraSOS plataformak ohar bidez jakitera eman duenez. 

Lorena Arozena Alonso ingurugiro gaietarako Gipuzkoako fiskalburuak aurkeztutako salaketa baten ondotik ireki du auzibidea Donostiako Instruzioko 5 zenbakidun Epaitegiak Asensioren kontra. "Ingurumenaren kontrako delitua" eta "dokumentuak faltsutzea" leporatzen dizkiote.

Fiskaltzaren idatziak GuraSOSek ekainaren 9an aurkeztutako beste batean du jatorria. Horren arabera, "Zubietako udal-hondakinen Balorazio Energetikorako Plantak hondakin arriskutsuak sortu zituen" iaz, horretarako baimenik ez bazuen ere.  Salaketak dio "praktika hori (baimenik gabe hondakin arriskutsuak sortzea) ezkutatzeko", GHK erakundeak hondakin horiei "modu kontzientean" kode eta kontzeptu "okerrak" emanda sartu zituela "Ingurumena Zaintzeko Programaren Memorian".

Horrez gain, GHK kontsortzioak "hondakin horien zati bat Artaxoan egoitza duen eta nekazaritzako ongarrietarako konpostajean aritzen den Encofert Sansoain S.L. enpresara" igorri zituen, enpresa horrek "hondakin arriskutsuak kudeatzeko baimenik ez" izanda ere.

Gauzak horrela, ekintzon atzean ingurugiroaren kontrako delitua eta dokumentuak faltsutzearena egon daitezkeela uste du Fiskaltzak.

Gipuzkoako diputatu nagusiorde lehena ez ezik, Nagore Peñalva Bengoa GHK erakundeko zuzendari teknikoa eta GHK-ko beste bi arduradun ere ikertzen ari dira auzi honetan.

Halaber, akusazio publikoak ez du baztertu ikerketa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzara zabaltzea, "hondakinen lekualdaketa oro instantzia horren kontrolpean" egiten dela iritzita. Nolanahi ere, harik eta "polizia-ikerketa egin arte", Fiskaltzak uste du "goizegi" dela oraindik "sailburuordetza horretako kideen aurkako kriminalitate zantzuak daudela esatea".

GuraSOS plataformak prozesu honetan herri-akusazio gisa aurkeztea eskatu du, eta eskari horren ebazpen judizialaren zain dago.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasuneko Departamentuak ziurtatu du komunikabideen bidez izan duela albistearen berri, eta "erabateko lasaitasuna" agertu nahi duela gaiaren aurrean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X