Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Madrilgo soto batean pilatuta bizi ziren sexu-esplotazioko hamabi biktima askatu dituzte

20231208123227_sexuesplotazioa-madril_
18:00 - 20:00
Madrilgo soto batean pilatuta bizi ziren sexu-esplotazioko hamabi biktima askatu dituzte
Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak sexu-esplotazioko hamabi biktima askatu dituzte. Madrilgo txalet bateko sotoan pilatuta bizi ziren. Prostituitzera eta droga pasatzera behartzen zituen taldea desegin dute eta hamabi lagun atxilotu dituzte, Madrilen eta Las Palmasen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X