Elkartasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otordu berezia konpainia onean, Eguberri egunean, baliabiderik gabeko pertsonentzat

20231224165802_bazkaria_
18:00 - 20:00
Otordu berezia konpainia onean, Eguberri egunean, baliabiderik gabeko pertsonentzat
Oscar Perez sukaldari bilbotarrak bazkari solidarioa eskaini du bere jatetxean baliabide ekonomiko urriak dituzten 40 lagunentzat. Bestalde, Baionan, hainbat elkartek eta Udalak antolatuta, prekarietate egoeran dauden 120 pertsonarentzako bazkaria egin dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X