Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi ibilgailu kiskali dira Durangon

Sutea 01:50 aldera piztu da, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Zorionez ez da inor zauritu. Suhiltzaileek amatatu dituzte garrak eta Durangoko Udaltzaingoa ari da gertakaria ikertzen.

Bi ibilgailu kiskali dira bart Durangon (Bizkaia), Askatasun Etorbidean, ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Sutea 01:50ean piztu da eta kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailu bete-betean harrapatu ditu.

Gertakariaren berri izan eta berehala bertaratu dira Udaltzaingoaren hainbat patruila eta suhiltzaileak. Azken horiek amatatu dituzte garrak. Zorionez, ez da inor zauritu

Durangoko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du sutearen nondik norakoak argitzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Portavoz del Gobierno de Navarra, Javier Remírez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Gobernuak esan du "protokoloaren arabera" jokatu duela tutoretzapeko zentro batean adingabe bati ustez egindako sexu-erasoaren inguruan

Javier Remirez bozeramaileak "agente, komunikabide eta alderdi politiko guztiei erantzukizuna" eskatu die, "adingabeen babesgabetasun-egoerak sortzen dituzten informazio zehazgabeei bide ez emateko". Ildo horretan, "eskuin muturrak" egoera aprobetxatu nahi duela gaitzetsi du, "adingabe jakin batzuk jatorriaren edo nazionalitatearen arabera estigmatizatzen dituen diskurtso faltsu bat markatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X