Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Boikota Maccabiri, sexu abusuak Elizan eta Galiziako hauteskundeak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Buesa Arena
Buesa Arena

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 1, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Boikota Maccabiri: Buesa Arenan, Maccabi taldeari boikota egitera gonbidatu dituzte zaleak Indar Baskoniak eta BDZk. Horretarako, aldarrikapen ezberdinak aurreikusi dituzte, besteak beste, partidura bost minutu beranduago sartzea, Gazan Israelek egindako inbasioa gaitzeste aldera.

- Sexu abusuak Elizan: Espainiako Gotzain Konferentziaren Batzorde Iraunkorrak bilera egin du asteon, Elizak egindako sexu abusuen biktimei laguntzeko neurriak aztertzeko. Gainera, pederastiaren gaineko ikerketari buruzko txostena berritu dute.

- Galiziako hauteskundeak: Ostiralean, gauerdiarekin, abiatuko da Galiziako hauteskunde autonomikoen kanpaina. Betiko moduan, 15 egun izango dituzte alderdiek boto-emaileei euren asmoak azaldu eta zalantzatiak erakartzeko: hautestontziekin hitzordua otsailaren 18an izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X