Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Erreskatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pasaian dira jada portutik bederatzi miliara hondoratzen hasi den 'Maria Reina Madre' ontziko 14 marinelak

20240209133022_rescate-pesquero-pasaia_
18:00 - 20:00
Pasaian dira jada portutik bederatzi miliara hondoratzen hasi den 'Maria Reina Madre' ontziko 14 marinelak
Itsas Salbamenduak 09:00etan jaso du abisua. 13 marinelek arrantza-ontzia utzi, eta salbamendu-txalupa batean itxaron dute; patroia, berriz, ontzian geratu da 'Salvamar Orion' ontzia iritsi den arte. Istripua izan duen ontzia atoian eramaten saiatuko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X