Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andina Pereira oroitu dute Mungian, bere erahilketaren 10. urteurrenean

20240317211847_mungia-indarkeria-matxista_
18:00 - 20:00
Andina Pereira oroitu dute Mungian, bere erahilketaren 10. urteurrenean
Mungian, indarkeria matxistaren biktima bat gogoratu dute gaur. Andina Pereira omendu dute, duela 10 urte bikotekide ohiak hil zuen emakumea. Ekitaldi xumea egin dute herritarrek Matxin plazan, musika eta lore eskaintzarekin. Matxismoaren biktimak diren emakume guztiak ere gogoan hartu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X