BJKN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzi kopuruak behera egin zuen EAEko epaitegietan 2023an, eta gora Nafarroan

EAEko auzitegietan 228.815 auzibide jaso zituzten, ia erdiak zigor arlokoak. Nafarroan % 3,1ekoa izan zen igoera.
Gipuzkoako Auzitegia, Donostian. Argazkia: EFE
Gipuzkoako Auzitegia, Donostian. Argazkia: EFE

2023an EAEko auzitegietan irekitako auzi kopuruak % 1,6 egin zuen behera 2022aren aldean, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak gaur jakinarazi duenez.

Iaz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako auzitegietan 228.815 auzi jaso zituzten, 208.264 burura eraman zituzten, 2022an baino % 7,6 gutxiago; eta izapidetzen geratu ziren 132 645, % 17,6 gehiago.

Zigor arloan jaso ziren auzibide gehien, 101.107, eta atzetik geratu zen arlo zibila, 95.675ekin.

Nafarroa

Nafarroan, berriz, gora egin zuen auzibide kopuruak. 77.770 auzi ireki zituzten iaz, 2022an baino % 3,1 gehiago.

Prozedura horietako 72.774 burura eraman zituzten, 2022an baino % 2,4 gehiago, eta zigor arlokoak izan ziren gehienak (42.411), arlo zibilaren aurretik (28.819).

EAE da auzibide tasa baxuena duen erkidegoa Estatuan, 1.000 biztanleko 103,2rekin; eta Nafarroakoa da hirugarren tasa baxuena, 115,7rekin.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X