Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zizur Nagusian gertatutako tiroketa ikertzen ari dira: gizon bat oso larri dago

Gizon batek beste bat tirokatu du bart, 20:30 aldera, Santa Cruz plazan. Lehen hipotesien arabera, baliteke kontu-garbitze bat izatea.
Tiroketa Zizur Nagusian (Nafarroa). Argazkia: Foruzaingoa
Tiroketa Zizur Nagusian (Nafarroa). Argazkia: Foruzaingoa

Gizon batek beste bat oso larri zauritu zuen atzo Zizur Nagusian (Nafarroa), kalean bertan gertatutako tiroketa batean. Foruzaingoak ikerketa du abian, eta lehen hipotesien arabera, droga trafikoarekin lotutako kontu-garbitze bat egon liteke tartean. 

Gertakaria Santa Cruz plazan gertatu zen, 20:30 aldera.

Biktima, 42 urteko gizasemea, larri eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eta bertan dago. 

Ustezko erasotzailea, 50 urtekoa, ia berehala atxilotu zuen Foruzaingoak, errebolber bat eskuan zuela. Belosoko Foruzaingoaren polizia etxean eman du gaua, epailearen esku noiz utziko zain. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X