BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sopuertan zabaldu nahi duten adin txikiko etorkinentzako zentroa geldiarazteko eskatu dute herritarrek

Bizilagunen ordezkaritza tade bat Bizkaiko Batzar Nagusietan izan da, proiektuari buruz duten iritzia azaltzera. Foru Aldundiaren gardetasun eza salatzeaz gain, Sopuerta ez dela "herri arrazista" argi utzi nahi izan dute.
Protesta vecinal en Sopuerta, el pasado mes de marzo.
Protesta vecinal en Sopuerta, el pasado mes de marzo. Imagen de archivo.

Helduen babesik gabe iristen dira adin txikiko etorkinentzat Bizkaiko Aldundiak Sopuertan zabaldu nahi duen zentroa eztabaidagai izan dute gaur, berriro ere,  Bizkaiko Batzar Nagusietan. Aldundiaren asmoekin kezkatuta agertu diren herritarren bi ordezkarik parte hartu dute gaurko saioan, nabarmenduz baliabide nahikorik ez duela Sopuertak gazte horien emantzipazioa bultzatzeko. Aldundiak ez duela gaiari buruzko informazio gardenik eskaintzen ere salatu dute.

Aurka dauden bizilagunen izenean, Sergio Fernandezek hitz egin du Eskaeretarako eta Herritarrekiko Harremanetarako Batzordean, esanez "herri oso baten izenean" ari dela hizketan. Salatu du Aldundiak informaziorik ez diela ematen, eta argudiatu du herrian, eta oro har eskualdean, ez dagoela kalitatezko zerbitzu edo baliabide nahikorik 14-18 urte arteko 30 gazteren beharrei erantzuteko.

Enkarterri 2030 plan estrategikoa ekarri du gogora, txosten horrek aitortzen duelako eskualdearen zaurgarritasun maila erdi-altua dela, besteak beste, mugikortasunari, osasun zerbitzuei eta aisialdiari begira. Hori dela eta, bizilagun talde honek uste du gabezia asko dituen bailaran zaila izango dela horrelako proiektu bati erantzun duina ematea.

Fernandez haserre agertu da, proiektuaz hitz egiteko eta bizilagunen ahotsa entzuteko aukerarik ez duelako eman Foru Aldundiak, eta zentzu horretan, gardentasun eza salatu du.

Argi utzi du Sopuertako herria ez dela "xenofoboa eta arrazista", eta azpimarratu du hango herritarren % 7 dela migratzailea. "Betidanik izan gara harrera herria", zehaztu du.

Sopuertako alkatetza duen EH Bilduk ere, gardentasun eza egotzi dio Aldundiari, eta herritarren ezinegona partekatzen duela esan du, batez ere, ez dutelako partekatzen martxan jarri nahi den eredua.

Bere aldetik, Bizkaiko Aldundiak proiektuari eutsiko diola argi utzi du berriro, adin txikikoak babesteko bete beharra duela argudiatuz. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X